Taldeak

Allah-Las

“Musikazaleak ginen denok musikariak izan baino lehen”, dio Matthew Correia, Allah-Las-en bateria-jotzaileak. “Orduak eta orduak eman ditugu musika entzuten, badakigu guretzat zer funtzionatzen duen eta zer ez. Quentin Tarantino ez zen zine eskolara joan, era berean, gu ez gara musika eskolara joan”.ç

Posiblea da musika eskolara joatea teoria, filosofia eta teknika ulertzeko, baina horrek ez du bermatzen esperientzia ulertzeko gaitasuna, batez ere rock’ n’ roll-ari dagokionez. Gaitasun hori lortzeko, beharrezkoa da ikuspuntu espezifikoago bat. Allah-Lasen lau kideetatik hiruk ikuspuntu hori aurkitu zuten Hollywood-eko Amoeba Music-en, disko independente dendarik handiena, Los Angelesen kokatua.

Gogoko duten musikaren izaera aldakorreko elementu periferikoak batzen, Pedrum Siadatian gitarra-jotzaileak, Spencer Dunham baxu-jotzaileak eta Matthew Correiak euren taldea sortu zuten dendatik hurbil zegoen soto batean 2008an.

Ondoren, Miles Michaud gitarra-jotzailea batu zen taldera. Denbora behar izan zuten euren soinua aurkitzeko, euren abestiak idazteko eta, azkenik, euren ekarpenak gehitzeko jatorrian inspirazioa hartu zuten ereduetara.

Harrera aparta izan zuten bi albumen ostean (Allah-Las, 2012an, eta Worship the Sun, 2014an), Allah-Las-ek diskoetxez aldatzen dute, Mexican Summer-era mugituz. Euren hirugarren LP-ak, Calico Review, taldeak ikasitako ikasbideak batzen ditu eta erakusten du euren eboluzioa. Lan hau euren lanik zorrotzena eta heterogeneoena da.