Taldeak

Belako

“Render Me Numb, Trivial Violence”, irrikaz itxarotako hirugarren diska. Telebistatik zabaldutako biolentzia era desberdinei buruz hitz egiten du diskak.

Genero-indarkeriaren aurkako protesta, errefuxiatu eta inmigranteenganako blokeoak, klase politikoen korrupzioak…

Etorkizun ezezagun bategaitik borrokan dirauen generazioaren ikuspuntutik, askotan etxetik kanpo. 2017aren irailaren 20tik aurrera egindako 30 kontzertu inguruko bira luzea eta gero, Mungitarrek espainiako birako lehen datak eta nazioartean zabalduko den diska aurkezten du

RNEko “El Ojo Crítico”, Rolling Stone saria, Iberian Music Awards, edota Premios de la Música bezalako sariak irabazi dituzte eta Primavera Sound, FIB, Mad Cool, BBK Live… bezalako jaialdietatik pasatu dira.

Laister nazioarteko bira iragarriko dute. “Render Me Numb, Trivial Violence” hurrengo pausu handia izango da beraien karreran, momento handiak, bira luzeak eta zuzeneko indartsuak.