Taldeak

Beth Hart

Beth Hart artista estatubatuarra geldiezina da. Momentu honetan, Grammyrako proposatutako kantautorea sormen olatu batean murgilduta dago, disko arrakastatsuak kaleratu ditu eta musikari bikainekin elkartu da, gauero eginahalak egiteari utzi gabe bere ahots urratu eta gogaikarriarekin. 2016an, Bethek bere azken albuma argitaratu zuen, Fire On The Floor. Artista oso autokritikoa den arren, diska “aparta” dela adierazi du. Baina ez dugu ahaztu behar honaino iristeko jarraitu duen ibilbidea…

The Blues Magazinek “behin betiko rockeroa” ezizena jarri zion, argi dago hogei urteko ibilbidea emozioz beteta egon dela. Los Angelesen jaioa, 90eko hamarkadan disko arrakastatsu sorta bat argitaratu zuen. Gero, XXI. mendearen hasieran, ibilbidea berrasi zuen, bere kabuz zein gitarrajole onenen konpainian, Joe Bonamassa, Jeff Beck, Buddy Guy eta Slash esate baterako. “Aparteko” idatzi zuen The Times-ek bere ahots paregabeari buruz, aldi berean The Guardian-ek bere emanaldi “ausartak, malenkoniatsu eta suminduak” goraipatzen zituen. Arrazoiz proposatu dute hiru Blues Music Awards-etarako.

Baina azken urteotan lortu du Bethek bere osotasuna. 2015eko apirilean, Better Than Home argitaratu zuen, salmenta arrakasta handia izan zena eta kritikarien artean harrera itzela izan zuena. iTunesko Blues listaren postu gorenetara heldu zen eta Mojo Magazinek urteko blues album onenen artean laugarren postua eman zion. Amsterdameko Heineken Music Halla bete zuen 5 500 zaleekin (areto batean egin zuen kontzerturik jendetsuean). “Itzela izan zen, txo”, adierazten du. “Oso gustuko dut Holanda. Primeran tratatu naute”.

Estatu Batuetan ere harrera ona izan du, Better Than Home biran areto handiagoak bete ditu ere, — Nashvilleko Ryman Auditoriuma barne — eta American Blues Foundationen izendapena izan du Emakumezko Blues Artista Garaikidea kategorian. “Azken bira horretan leku handiagotan jo genuen, eta sarrerak agortu ziren”. Aldi berean, munduaren beste aldean, Bethen entzutea inoiz baino handiagoa zen. Azken urteotan hainbat kontzertu eskaini zituen Royarl Albert Hallen eta Barbicanen (Hampton Court Palacen Joe Bonamassarekin emandakoa aipatu gabe), eta 2015eko abenduan, urtero ospatzen den Jools Hollanden Hootenanny famatuan jo zuen.

Tell Her You Belong To Me-ren eta Nutbush City Limits-en soul bertsioekin hasi zen Urteberri-eguna, Jeff Becken kolaborazioarekin. Emanaldia azkar bihurtu zen Hootenannyko bideorik ikusienean Youtubeko BBCko kanalean (baita Tom Jones eta Paul Weller bezalako pisu astunak gainditu zituen ere). “Jeff bikaina da emanaldi bakoitzean”, dio Bethek berotasunez, gitarrajolearekin batera Hollywood Bowlean ere abestu zuena. “Nire ustez, onena da”.

Gogoangarria izan zen ere Bethen bakarreko lehen kontzertua Londreseko Union Chapelen (zaleek aretoko urteko kontzerturik onena hautatutakoa). “Nire bizitzako esperientziarik beldurgarriena izan zen”, aitortzen du. “Igotzean guztiz beldurtuta nengoen. Baina gero, kontzertuaren erdialdean, kontzertuz gozatzen hasi nintzen. Azkenean,  publikoarekin konektatu nuela nabaritu nuen, emanaldiaren zati zela nabaritu nuen, taldea guztiok bagina bezala”.

First On The Floor bizkortasuna gehituko baino ez du. Grabaketak emozionalki asakatu zuen, Better Than Home garai gazi-gezaren ostean. Fire On The Floor Beth Hartek behar zuen albuma da. Halaber, entzun beharreko diskoa da. “Oso pozik nago”, adierazten du, “Abestien ordena erabakitzen nuen bitartean pentsatu nuen ´Aparta da!´”.