Taldeak

Bunbury

Enrique Bunbury-k abesti idazle eta abesle bezala 1986an hasi zuen bere karrera artistikoa. Heroes del Silencio taldeko partaide bezala 10 urtez egon eta gero eta lau diska grabatu ondoren Europa, Latinoamerika eta Iparamerika bisitatu zituen.

Heroes del Silencio-rekin batera Bunbury-k aurrerago bakarka bezala lan egiteko balioko dion bereziki bi aspektu lantzen doa: identitate espainiar-latinoa galdu gabeko influentzien nahastea eta aladaketak motore bezala ulertzen duen filosofía kreatiboa.

Taldeak pop-arekin emango dio hasiera 1988an “El mar no cesa” debut diskarekin. Rock-arekin jarraituz, 1990an “Senderos de traición” argitaratzen dute. Beraien bi azken lanak gogortasuna erakutsiko digute “El espíritu del vino” (1993) eta “Avalancha” (1996).

Bitartean Enrique Bunbury izaera propioarekin hasten doa, musikari geldiezin bat bezala eta panorama espainiarrean figura bakarra bezala. Nazioarteko bira luzeak sortzen hasten dira, hit-ak eta inoiz bezalako jarraipen fanatikoa espainian.

1996an taldea desegin eta Bunbury-k bakarkako karrerari hasiera ematen dio, oraindik gaur egun jarraitzen duena, artista bezala denboran zehar 21 urtez luzatu dena, hainbat muga zeharkatzera eraman dituena.

Orain, 2017an, Bunbury-k “Expectativas” azken lana argitaratzen du, agian anbizio gehien duen diska, erradikala eta berritzailea. Bere 11 abestiekin ingurumen anker batean kokatzen gaitu konpositoreak. “Santos Inocentes” bere musikari taldean Santiago del Campo-ren saxo-a gehitzen du Enrique-k. “En bandeja de plata”, “Al filo de un cuchillo” edo “Bartleby” bezalako abestiek kritika ludikoa, abangoardia eta izugarrizko rock nahasketa erakusten dute.