Taldeak

Chelis

Chelis Espainiako DJrik onenetarikoa eta garrantzitsuenetarikoa da, eta lanbidean daramatzan 12 urte baino gehiagok frogatzen dute hori. Bere jarrera eklektikoak etiketak alde batera uztea eragiten du eta, aldi berean, musikazale amorratua dela utzi du agerian.

Sariei dagokienez, nabarmendu behar dugu, 5 urtetan zehar, Rockdelux aldizkariak argitaratutako zerrenda ospetsuan agertzea, herrialdeko hiru DJ onenak hautatzen dituena. Gainera, Aragoiko DJrik onena izan zen 2008an eta 2010ean, eta Espainiako irabazlea lehenengo Red Bull Thre3style-an, Parisera bidaiatzeko aukera eman ziona, finalean nazioarteko DJrik onenen contra lehiatzeko.