Taldeak

Dekot

Dekot hiru tiporen bizilekua da. Hauek taldearen izena indie-rock alternatiboaren geografian idazten saiatzen dira. Euskaraz abesten dute ingelesezko abesti bat edo beste tartekatuz. Eurena kontraste handiko musika da, klaustrofobia diote estilo berean aritzeari. Letrek kritikari buruzko kritikaz, kontraesanetaz eta hausnarketa ez oso profesionalen inguruan hitz egiten dute.

2016an Euskal Herriko Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi zuten eta gutxira Ebrovision jaialdiaren lehiaketan ere garaile atera ziren. 2018an “Demak” diskoa kaleratu berri dute Haritz Harreguy ekoizle ospetsuarekin batera. Hainbat tokitan aurkeztu dute eta orain dela gutxi Durangoko Azokan egon dira ere. Mundaka Festibal-aren data gorriz markatuta dute haien egutegian.rojo en su calendario.