Taldeak

Depedro

Hitz gutxikoa zen nire aita, ez zuen dena hitzez bete nahi. Ni ahozabala naiz. Gutxi hitz egiten zuen nire aitak, batzuetan ez zuen ezta hitzik ere esaten, soinu bat edo barretxo bat baino zuen igortzen. Edo begirada bat botatzen zuen. Gehiagorik ez zen beharrezkoa.

“El Pasajero” entzutean asko oroitu  naiz nire aitaz, soinuz betetako disko isila baita, disko xumea baina munduz betea, disko neurriduna baina mugagabea, ezer soberan duen diskoa, batzuetan magikoa, normalean entzuten dugunaz desberdintzen dena, bere soinu- eta literatura-hizkera propioa sortzen duen diskoa. Hori harrigarria da: inkonformismoak, Jairo Zavala etengabe bilatzeak eta  bere unibertsoak hemen zenbait gauza lortzen dituzte: batasun, koherentzia eta batez ere sakontasun eta edertasun guztiz hunkigarriak eta transformatzaileak. Ez zara pertsona bera “El Pasajero”-n murgildu ostean.

Jairok dio bere bidaiariak zerikusirik ez duela Iggy Popenarekin. Ez da gidaria, ez da nagusia, behatzaile bat da, bidaiaz gozatzen duena, bidaiatik bizirik ateratzen dena, ikasten duena, bidai egiten dena. Mundutik egiten duen bide nekaezinean Jairorekin gurutzatzen diren milaka pertsonak izan daitezke bidaiari hori. Euren eguna eta euren itxaropena jarraitzen duten eta begiratzen duten pertsonak, Jairok lanaren abestirik bikainenean abesten dien ikusezin horiek: “Déjalo ir”, arreta jartzen ez ditugunei entzutea gonbidatzen duen abesti soila.

Bidaiari horiek egunero “Panamericana” igarotzen dute, Alaskatik Suaren Lurraldera Amerika zeharkatzen duen zaina, bere ereserkia duen giza-bidaiaren metafora: diskoa irekitzen duen abestia, dantza, pentsamendua, barrea eragiten dituena eta atzamarkatzen zaituena. Askok DFra heldu edo gurutzatzen dute, Mexikoko hiriburua, Depedro bidaiariak Bunbury kanpotarrarekin batera abesten dion megalopoli handia, soinuekin hiri bat nola margotzearen eredu ezin hobea. Eta kontrapuntua duena “Hay algo ahí” abestian, mundua hain txarto ez dagoela gogoratzen duena, mundua osatzen duten guztietan onik badagoela.

Lehenengo bidaiariei begirada bat dago ere, Afrikara. Kontinente horretan sortzen da disko hau pizten duen energia, “Un hombre bueno”-ren hiru urte baino geroago. Eta energia hori “Gigantes”-en biltzen da, berdin du nondik zatozen, garrantzia duena nora zoazen baita. Hori guztia gogoratzen du “Antes de que anochezca” abesti zorrotzean, musika afrikarra eta iparramerikarra nahasten duena eta zeinean Jairok gitarrmaoka kora bat balitz bezala jotzen duen. Hazten den eta barrutik hartzen zaituen abestia, altxatzen eta eramaten zaituena eta grabatzean John Convertino handia hunkitu zuena.

Baliteke grabaketa izatea “El Pasajero”-ren bidaiarik zalantzagarriena. Jairo eta Caléxicoak Tucsoneko estudio batean, hamabost egun abendu hots-hots batean, modu analogikoan grabatzen, aldaketak egiteko, ukituak emateko aukerarik gabe, emozioaren, momentuaren, zintzotasunaren bila. Baditu gainera haize-instrumentu zoragarriak eta hari laukote bat, Devotchkako Tom Hagermanen moldaketekin eta hiriko filarmonikoaren musikariek interpretatuta,  “estutu, estutu, hau rocka da eta” oihupean adoretuak. Eta estutu, estutzen dute bai, leun, ia modu hipnotikoan “La casa de sal”-en; bidai bat haurtzaroaren lurraldera. Eta estutzen dute, baina eztarria, “Ser valiente”-n, diskoaren beste altxorretako bat, bizitzaren deklarazio bat: oso ausartak izan behar dugu maiteena mantentzeko.

Eta kolore nahasketa horretan “Solo el sonido”-ren argitasuna eta divertimentoa dago, “Acuérdate” harrigarria eta berrogeita hamargarren hamarkada oroitzen duena baita disko osoa bezain iradokitzailea den Gaby Morenoren ahotsa duena, eta “Miedo” intimoa, ia minimalista, entzutearen grinan geratzen den eskaera berezia.

“Pasajero”-n Jairok bere teknika zaintzen du: barrutik orokortasunera, pertsonatik gizartera joatea. Eta musikarekin egiten du baita: hatz txikiarekin laztandu ondoren zu ekaitz betean uztea. “El Pasajero” entzutean munduari buruz hitz egiten duela nabaritzen duzu, bertatik bidaiatzea eragiten duela, baita zure gauza txikienez hitz egiten dizula ere, maiteen dituzun pertsonez. Agian horregatik guztiagatik hainbeste oroitu naiz nire aitaz. Agian horregatik hainbeste gauza nabarituko dituzue disko honekin. Askoz gehiago esan nezake, luzatu, baina nire aitak zioen bezala: “isil, esanda dago”.