Taldeak

Fink

“Musikari dedikatutako bizi oso bat garaipen txikietaz dago osaturik –lehenengo diska, kontzertu bateko sarrera agortuak, lehenengo tour-a… guzti hau gainditurik, beti agertuko dira helburu berriak.” Fink

“Resurgam” Fink-en diska berria da: Erresuma Batuan jaio eta Berlinen finkaturik, Fin Greenall abeslari, konpositore eta musikoa da. Tim Thornton (bateria/kitarra) eta Guy Whittaker (baxua) laguntzen dute Fink.

Diskaren tituluak Cornwall-eko baseliza baten inskripzioari egiten dio erreferentzia. Flood ekoizle mitikoarekin (PJ Harvey, U2, Foals, Warpaint, The Killers) grabatu du “Resurgam”  bere Londreseko Assault & Battery estudioan.

Fink bidean ez dagoenean (laister egongo da europako tour-ari hasiera eman eta gero, 60 data baino gehiagorekin) Berlinen bizi da, hala ere, distantziak ez du Tim eta Guy kideekin bateratzeko eragozten, konposizioan eta kreatibitatean faktore garrantzitsuak izanda bi kideak. Hirukoteak unitate kreatiboa lortzen du kontzeptupeko esperimentuekin (2011 Perfect Darkness tour). 2005eko bere lehenengo Londreseko kontzertutik, 500 baino gehiago izan dira edozein motatako aretoetan emandako zuzenekoak. 2017ko datetarako talde dinamikoagoarekin agertuko da Fink, bateria/perkusiorako kide bat gehituz.

“Resurgam”-en ez dago ezer itxirik, posibilitateak hunkigarriak dira. 10 kantak bi hilabeteetan izan ziren sortuak, konposizio atmosferiko bakoitzari arnas hartzeko eta zabaltzeko espazioa emanez. Bere lan guztia uste sendoak eusten du, “Cracks Appear”- en bere arima erakutsiz edota “Day 22´s tussle with sobriety and temptation”- en baikortasunean.