Skip to content

¡GRACIAS!ESKERRIKASKO!THANK YOU!

MUNDAKA FESTIVAL UDAKO AGENDAN EZINBESTEKOA BIHURTU DA

Euskal kostaldeko jaialdia sendotu egin da kulturarekiko eta zentzu guztietarako.

Mundaka Festival-eko hirugarren edizioak era desberdinean jarduten duela erakutsi du, boutique jaialdi bat, non pasa den asteburuan Sanata Katalinatik 7.680 pertsona eta Talatik 14.000tik gora pasatu ziren. Musikak eta gastronomiak, eskutik lotuta, izugarrizko pausuak eman dituzte, ekintza gastronomikoetan SOLD OUT eta guzti.

Pasa den edizio hau gozatzeko irrikitan, jende artean sorpresa keinuak iragartzen ziren, esparruko berrikuntzak ikusita, non argazki eta bideo bezala gordetzen zuten. Peter Harper, Julián Maeso, Quique González & Los Detectives, Zea Mays eta Mando Diao-rekin gelditu ez zen gaua.

Bigarrern eguna liluragarria izan zen, askorentzat memorian geldituko den eguna. Lee Fields & The Expressions, Ocean Colour Scene edota Beth Hart-en kontzertuek jendea emozionatuta utzi zituzten. Goizean, besteak beste, sekulako giroa usaintzen zen talan arratsalderako indarrak hartzeko, ronqueo-rako eta katentzako ticket guztiak agortuz.

Edizio honetako azken eguna hasteko ez zen modu hobeagorik egon. Lehengo ordutik, ronqueo-ak jendea batzen joatea eragin zuen, egun ezinhobea bihurtuko zuena. Ikuskizuna eta probatzeko gogoak ez ziren faltan egon “Atune Egune”an, non “Urdaibaiko Esentziak” azokan zein beste ekintza gastronomiko guztiek argi eta garbi erakutsi zuten arrakasta.

Arratsaldeko lehenengo orduetan umeak izan ziren protagonistak, baita talan ospatutako MUNDAKIDS ekintza musikal eta gastronomikoetan. Seiurte, The Rad Trads eta Willis Drummond taldeek 2018ra bidea ireki zuten, azken hauek aurtengo edizioari behar bezalako amaiera emanez, hurrengo urterako gosez.


Zu gabe ezinezkoa izango zen.

Zure parte hartzea barik ezinezkoa izango litzateke Mundaka Festival-en konsolidaketa.

Zuri esker, tamainuak inporta duela demostratu dogu berriro, boutique jaialdiaren kontzeptua bere lekua duela Mundakan.

Zuri esker, Mundaka festival desberdina da, desberdinak gara.

Zuri esker, jaialdiak bere zenbakian mantentzen ditu, 7680 pertsona kontzertu gunean eta 14.000tik gora talan.

Zuri esker, sukaldeak kalea hartu du berriro ere.

Zuri esker, Mundaka Festival askoz handiagoa egin da.

Guzti honengaitik, ESKERRIK ASKO!

2018an itxaroten zaitugu!!!