Info

Informazio Orokorra

  • Jaialdia uztaileko 28an, 29an eta 30ean ospatuko da eta ateen irekieraren ordutegia kontzertuen programazioarekin argitaratuko da.
  • Pasea/eskumuturrekoa jarrita eraman behar da denbora guztian.
  • Hiru egunetako abonamendu/eskumuturrekoarekin esparrutik nahi adina alditan irten eta sartzeko aukera dago.
  • Egun bateko sarrera/eskumuturrarekin bakarrik esparru sartzeko aukera dago. Behin esparrua utzita ez dago berriro sartzerik.
  • Eskumuturrekoak apurtuta edo hondatuak egotekotan ez dira baliozkoak izango.
  • Kontzertuen ordutegia aldaketak izan ditzake.
  • Jende guztia sarreran bere gauzak erakusteko behartua izan daiteke.
  • Jaialdia adin guztietarako da. 2 urte baino gutxiago dutenek doan sar daitezke.
  • Ez da tabakorik salduko jaialdiaren esparruan.
  • Ezin da janaririk ez edaririk sartu (tapoirik gabeko ura bakarrik).
foto

NOLA HELDU

euskotren

EUSKOTREN JAIALDIKO GARRAIO OFIZIALA DA

  • TREN ZERBITZU BEREZIAK ESKAINIKO DIRA JAIALDI EGUNETAN, GAUEAN TREN KOPURUA HANDITZEN.
  • BILBAO – BERMEO – BILBAO IBILBIDEAREN ORDUTEGIAK IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

JAIALDIRA GARRAIO PUBLIKOAN BERTARATZEA GOMENDATZEN DUGU, BAINA KOTXEZ ETORRI NAHI IZATEKOTAN, BI APARKALEKU EGONGO DIRA ERABILGARRI BERMEOKO ZEIN SUKARRIETAKO EUSKOTREN GELTOKIEN ONDOAN.

BIZKAIBUS

A3515 – BILBAO –AMOREBIETA ETXANO – GERNIKA LUMO – BERMEO

ORDUTEGIAK

IRTEERAK BILBOTIK:

Astelehenetik ostiralera: 06:30etik 22:00etara ordu erdiro.

Larunbatak: 06:30etik 22:30etara orduro.

Jai-egunak: 07:30etik 22:30etara orduro.

IRTEERAK BERMEOTIK:

Astelehenetik ostiralera: 06:40tik 21:40ra ordu erdiro.

Lehen zerbitzua 06:15ean

Larunbatak: 07:10etik 22:10era orduro.

Jai-egunak: 08:10etik 22:10era orduro.

A3527 – BILBAO – MUNGIA – BERMEO (Autopista)

ORDUTEGIAK

IRTEERAK BILBOTIK:

Lanegun eta larunbatetan: 07:00etik 22:00era orduro

Oharra: Etxetxubarrin lanegunetan baino ez da geratuko, 7:00etatik 15:00etara bitarteko zerbitzuetan.

Jaiegunetan: 09:00etik 21:00era bi ordurik behin

IRTEERAK BERMEOTIK:

Lanegun eta larunbatetan: 06:50etik 20:50era orduro.

(*)Lanegunetan, zerbitzu espresa dago, 06:50ean eta 07:50ean

Oharra: Etxetxubarrin lanegunetan baino ez da geratuko, 14:50etik 20:50era bitarteko zerbitzuetan.

Jaiegunetan: 08:05etik 20:05era bi ordurik behin

22:05eko autobusa Mungiaraino doa (Elorduigoitia)

INFORMAZIO GEHIAGO

avion copia

Bilboko aireportua et Mundaka artean 37 km daude (45 minutu inguru)

Bizkaibus A3247 Bilbao – Aeropuerto/Aireportua Linea

Bilboko Termibus aireportuarekin lotzen duen zerbitzua, Gran Vía 79, Moyua plaza eta Errekalde zumardia 11 geltokiekin.

Ordutegia: Bilbotik, 5:25etik 21:55era 30 minutuz behin irteten dira; aireportutik, 6:15etik 23:15era, 30 minutuz behin, eta azkenekoa 00:00etan.

Kontaktua: Telefonoa: 902 222 265

Antolatutako hegaldiak:

amaia

NON JAN

SARRERAK

3 EGUNETAKO BONOA:

  • Santa Katalina esparrura sartzeko baimena ematen du soilik uztaileko 28an, 29an eta 30ean.
  • Aparkaleku, kanpaleku edo janaria bezalako zerbitzuak ez dira barnean sartzen.

EGUN BATEKO SARRERA

  • Esparrura sartzeko baimena ematen du soilik sarreran adierazitako egunean eta ez beste batean. Egun bateko sarrera duten pertsonek esparrua uzten badute ez dute berriro sartzerik izango.

 

OHIKO GALDERAK

Nolakoa da eguraldia?

Mundakan udan bero egiten du egunean zehar (inoiz gehiegizkoa eta atsegina gerizpean itsasotik gertu dagoenez haize gozoa dabil eta) edonola ere, gauean tenperatura behera egiten du eta hezetasuna nabaria da, beraz jertse bat hartzea gomendatzen dizuegu.

Zein izango da kontzertuen ordutegi finkoa?

Jaialdiaren inguruan antolatutako kontzertu eta ekintza bakoitzaren ordutegia (baita egunekoak ere) jaialdian banatuko den eskuko egitarauan jasoko dira eta web orrialdean argitaratuko dira. Edonola ere, ordutegien berri emango dan esparruan argibide taulen bidez.

Jaialdira oinez iristeko aukera dago?

Bai, Mundakako udaletxetik jaialdiko esparrura 5 minutu eskas daude eta beste horrenbeste autobus geltokitik zein Mundakako tren geltokitik.

Zein da jaialdira heltzeko unerik onena?

Lehengo orduan sartzea gomendatzen dugu, Santa Katalina eskaintzen digun paisaia zoragarriaz gozatzeko, gainera, ilunabarra kontenplatzea kontzertu bat ikusten dugun bitartean esperientzia paregabea dela uste dugu.

Non dago gasolindegi gertuena?

Jaialditik bi minutura, Bermeo noranzkoan Mundakatik irteten.

Non dago tren geltoki gertuena?

Herri erdigunean, esparrutik 5 minutura.

Non dago autobus geltoki gertuena?

Herri erdigunean, esparrutik 5 minutura.

Flyerak banatu daitezke esparru barruan edo kanpoan?

Ez, ez barruan ez kanpoan.

Nire weba/produktuak/ekitaldia sustatzeko sarrera/eskumuturrekoa erabil dezaket?

Ez. Sarrera edukitzeak ez dio honen jabeari edo bitartekoei sarrera hori zein bere edukia publizitate, marketin edo sustapen helburuekin (txapelketak, opariak edo zozketak barne) erabiltzeko eskubidea ematen. Iragarleren bat egiteko baimena lortzeko interesa izatekotan, patrocinios@mundakafestival.eus helbidearekin kontaktuan jar daiteke.

Sarrera soilik Internet bidez lor dezaket edo leku batean jaso dezaket?

Ez, aukera desberdinak daude: www.mundakafestival.eus, web eta Kutxabank kutxazainak , wegow.com, notikumi.com, festicket.com eta Viajes Amaia bulegoak.

BILBO (Ambigú, El Txoko de Gabi)

GERNIKA (Musutruk)

MUNDAKA (Mundaka BC)

BERMEO (Luma) 

Telefonoz: 914 879 637

Arazo bat izan dut sarrera erosterakoan, nola kontaktatu dezaket enpresa arduradunarekin?

Intzidentzia zein kontsultentzat comunicación@mundakafestival.eus helbidearekin harremanetan jar zaitezkete.