Mundaka “The Basque Music & Cook” Festival

Mundaka Festival, bertako zein nazioarteko eszena musikalaren eta gastronomiaren onena inguru paregabean ezkontzen duen jaialdi bat da. Gertakizun gozoa, hurbila, desberdina, jasangarria, berdea… liluragarria.

Esperientzia paregabea leku paregabe batean.

Gure herrialdearen bi ezaugarri kultural garrantzitsuenetakoei, musika eta gastronomia, hauek bezain erakargarria den beste bat batu egiten zaie, gure paisaia. Kasu honetan, Urdaibai Biosfera Erreserbaren aparteko ingurua. Zehazki Santa Katalinako penintsula (Mundaka), eskualdeko toki paregabea, non natura protagonista den jaialdiaz gozatu daitekeen.

Aktuazio musikal nagusiak Santa Katalinan izan arren,  jaialdiak esparrua zeharkatuko du, kaleak eta Urdaibaiko txoko desberdinak zenbait jarduerez betetzen.

Musika, jaialdiaren euskarri nagusietako bat, bi alderdi ditu. Tokikoa, «WE ARE BC» euskal eszena musikalera zuzenduta, eta nazioartekoa, «WE ARE MUSIC» lehen mailako nazioarteko artistekin.

Gastronomia, jaialdia eusten duen beste euskarri bat izanda, euskal produktuen dastaketa, esposizio, eta salmenta gune bat dauka, showcasesak eta gastronomia-tailerrak dituen beste gune bat ere badago. Dena ekintza gastronomikoz beteta (dastaketak, tailerrak, bazkari herrikoaiak, show cookingak…) dagoen egitarau baten barnean, helburu horretarako diseinatutako berariazko lekuekin.

Azken finean, zentzuen pentagrama bat zeinean giltza izango zaren