Taldeak

James Room and Weird Antiqua

James Room musikaria, konpositorea eta abeslaria da; Weird Antiqua berarekin batera doazen estiloa, soinua, kontzeptua eta taldea..
2012. urtearen amaieran James Room bere jaioterrira, Bilbora, bueltatu zen eta beharrezko musikariak bildu zituen, pausuz pausu, soinu egokia seguru moldatuko zuen taldea osatzeko.

Ordutik hona, bere ahots indartsuarekin eta gitarrarekin bat, Aitor Zorriketa “The Malamute”-ren gitarrak, Gabo Brownen baxua eta kontrabaxua eta Indigo L. Agudoren bateriak, perkusioak eta koruak ikus eta entzun ditzakegu. Batera, ehunaka eszenatokitan eta generotan, metaletik musika klasikora, zaildu den laukotea osatzen dute.

Kritikak eta publikoak bat egin dute laudorioetan abentura berri hau gauzatzen duen diskoa, Weird Antiqua (Autoargitaratua, 2015), argitaratu zenetik.

Diskoarekin zein kontzertuekin jasotako erantzun beroa dela eta (musika-gogo handiaz gain) taldeak Mungiako Gaua estudioetan, Jon Asier Zubelzu agintari gisa, euren bigarren albuma grabatu dute, Honest Man Blues (Gaua Records, 2018). Rock bilduma bat bere espektro zabalenean (blues, roots, grungre, desert, swing, singer songwriter,… ).
Disko berri honekin, aurrekoa baino azkarragoa, zuzenagoa eta biziagoa, James Room & Weird Antiqua Gaua Records diskoetxearen familian sartu da soinu indartsu eta tinkoa, osatzen duten ebakidura guztien oinarri instrumentalak zuzenean grabatzearen emaitza. Izan ere, azken abestia zuzenean grabatu zen Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko entzunareto huts batean.

Testuek, bere musikan garrantzia handia dutenek, gai pertsonalez gain, gai sozialez ere diraute. Zorrotzak eta sendoak izateaz bestalde goxoak eta poetikoak ere badira.

Honest Man Blues-en luxuzko kolaboratzaileak ere ez dira falta. Pablo Almaraz harmonika-jotzaileak bere moldakortasuna eskaintzen du hiru abestietan. Eta Denverren (CO, AEB) metal-sail bat grabatu zen beste hiru abestientzat José Leonardo Leónen (tronboia), Ryan Spenceren (tronpeta) eta Ryan Van Scoyken (saxofoia) talentuarekin.
Mario Albernik Kadifornia estudiotan masterizatuta, Honest Man Bluesek seguru James Roomen eta bere Weird Antiquaen etorkizuna (asko gainera) zabalduko duela.