Taldeak

Julián Maeso

Julián Maesori dagokionez, rockaren benetako entziklopedia, erritmoen katalogoa handitzeari, soinuei eta ñabardurei buruz hitz egitea ur handiak dira. Baina guzti hori da ezkutatzen dena Somewhere somehow-ren abesti suharren atzean. The Sunday Drivers taldearen kide ohiaren hirugarren albumak generoaren historiaren disekzioa egiten du parte-hartze bakoitzean, diskografikoetan zein interpretaziokoetan. Oraingoan, album berri batekin, lehenengoa Sony Music-en barnean, joan den urrian argitaratua Legacy disko etxearekin.

Somewhere Somehow-en, Maeso rockaren sen basatira sutsu lotzen da lan kitzikagarria eta hunkigarria sortzeko. Albuma eratzen duten 11 altxorretan buru-belarri aritu da Maeso, denak desberdinak, desberdinak abiapuntuan eta helmugan ere, entzulea koloreen eta soinuen arteko bidaiaren protagonista bihurtzera gonbidatzen dutenak, abiapuntua zein den ezagutzen den bidaia, baina ez helmuga.

Bere musikaren oinarriek 70. hamarkadaren soula eta rocka izaten jarraitzen dute, baina iturri-sorta funkara, countryra edota jazzera zabaldu da, bere diskorik desberdinena sortu harte. Hammong organoak protagonismoa galtzen du eta Alana Sinkeyren eta Erin Corinen ahots zoragarriak indarrez sartzen dira errepika perfektuaren bila, sintetizadoreak eta jazz etiopiarraren edo psikodeliaren doinu bereziak sortutako magia pixka batekin.

The Blackbirds, Speaklow, The Sweet Vandals, Aurora & The Betrayers, Pájaro, Los Labios… bezalako taldeetan aritu da ere. Gainera, musikari bezala M-Clan eta Quique Gonzálezen biretan aritu da eta Hammond organoa jotzeko duen talentua partekatu du Irma Thomas, Betty Harris edo Martha High bezalako soularen diva handiekin. Ken Stringfellowekin, Taylor McFerrinekin edo The New Master Soundsekin jo du ere, Jakob Dylan, Paul Weller, Iggy Pop, The James Taylor Quartet, Maceo Parker edo Neneh Cherry bezalako artisten hasierako musikaria izateaz gainera.