Taldeak

Mando Diao

 

KIDEAK: Björn Dixgård (abeslari eta gitarrista), Jens Siverstedt (gitarrista), Carl-Johan Fogelklou (baxu-jotzailea), Daniel Haglund (teklatu-jotzailea), Patrik Heikinpieti (bateria-jotzailea)

 

2002tik aurrera, MANDO DIAOk zazpi estudio album argitaratu ditu, 1.5 milioi ale saldu dituztenak mundu osoan. 1500 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte 30 herrialde baino gehiagotan eta kartel buru izan dira jaialdi garrantzitsuetan mundu osoan zehar. Euren bideoak, YouTube-n dozenaka miloi erreprodukzio dituztenak, fenomeno biral bilakatu dira. B aldeen disko bat argitaratu dute, baita arrakasten bilduma eta MTV Unplugged album eta DVD bat. Hainbat talde gairikide ez dira mantendu, baina MANDO DIAOk hobetzen eta pop musika birdefinitzen jarraitu du.

MANDO DIAOk beti jarraitu d euren estiloa, ikuspegi artistikoa eta interesak. Euren bidaia ez da zuzena izan, eta nabaria da ez diotela gauza berriak egiteari utzi, hala nola folk musikan oinarritutako «Never Seen the Light of Day» abestian, Salazar anai hip hop ekoizleekin egindako «Give me Fire» abestian, edo Infruset albumerako erabilitako antzinako poema suediarretan. Aurrerakuntzetan arreta jarrita, MANDO DIAOk goiz hasi ziren teknologia berriak erabiltzen: komunitate birtualak Facebook eta Myspace baino lehen, 3D filmak, errealitate birtualezko arte lanak 2014ko Aelita albumerako, aplikazio mugikorrak eta 360 audioan egindako munduko lehen pop albuma. Kiroletan duten interesak hainbat ekitaldi garrantzitsuetan jotzeari eraman die: futbol ekitaldietan, DEL Winter Game-ean, eski eta snowboard txapelketetan, boxeo ekitaldietan, baita Formula 1 eta DTM motor txapelketetan ere. Gainera, 2015eko cross-country munduko txapelketaren abesti ofiziala egin zuten, «Love Last Forever».

MANDO DIAO bere rock and roll soinuagatik da ezaguna. Eurentzat musika eskulana da, guztiek hainbat instrumentu jotzen baitituzte eta ekoizleak zein autoreak baitira. Hasieran, nabariak ziren rhythm and blues-aren, the Beatles-en, Rolling Stones-en eta the Kinks-en eragina, baina euren musika garatu ahala pop-era eta dance-ra gehiago hurbildu ziren, betiere euren rock and roll energia eta jarrera galdu gabe, dena Björn-en ahots nahastezin eta hunkigarriarekin batera. Euren kontzertu kementsuak, zeinetan arrakastak eta ezusteko talentua nahasten diren, energiaz beteta daude eta arrera handia dute.

MANDO DIAOk euren zortzigarren estudioko albuma, Good Times, argitaratu zuten udaberrian.