Taldeak

Ocean Colour Scene

Birminghmekoek, bertako bi taldeen zatiketaren ondorioz sortuak 80ko hamarkadaren amaieran, argitaratu zuten euren hamargarren albuma 2013ko otsailean, Painting. Bere abestiak direla eta Dot Musicek honako erreseina idatzi zuen: “Beharbada euren lanik onena, euren jarraitzaileek maita dezaten zuzendua”. Urteak igaroz doaz, baina sasoian jarraitzen dute. Euren lehenengo LPa zen, Saturday 2010eko apirilean argitaratu zutenetik, lan malgua eta behin eta berriro entzuteko modukoa. Disko horrekin, era bikainean amaitu zuten hamarkada oparoa (2001 eta 2010 bitartean, estudioan grabatutako bost disko eta zuzeneko beste hiru argitaratu zituzten), betiere gainean daramaten eginkizunarekin lanpetuta: made in UK rock tradizionalistaren buruetako bat izatea. 80ko hamarkadaren amaieran hasi ziren egikizun horrekin, gogor lan egiten eta euren buruengan zuten konfiantzarekin, eta saria lortu zuten: 1996an euren platinozko bigarren albuma lortu zuten, Moseley Shoals, arrakasta jendetsua (Britaniako zerrenden 2. postua lortu zuen, urte amaieran 1.3 milioi ale saldu zituen, 1998an “Q”ko irakurleek historiako 33. albumik onena izendatu zuten…), bitartean Paul Weller eta Noel Gallagher bezalako jarraitzaileek euren mirespena aitortzen zieten. Ondorengoak, Marchin’ Already (1997), 1. postua lortu zuen. Baina haiek, arrakasta lortu arren, mod revivala eta Trafficen esperimentu psikodelikoak nahasten jarraitu zuten. Bertatik, idoloak eta moldeak destilatzen jarraitu dute (The Who, The Kinks…) modetatik kanpo dauden klasikoak lortu arte.

2016an Moseley Shoalsen 20. urteurrena ospatu zuten bira batekin, zeinean albuma osorik jo zuten eta bere ibilbidearen kanturik aipagarrienetakoei omenaldi egin zieten (“The Day We Caught The Train”, “The Riverboat Song”, “The Circle”…).