Taldeak

Peter Harper

Peter gazteena da, Harper anaien artean.

Gitarren, banjoen, ukeleleen eta beste hainbat musika instrumentuen artean hazi ziren hirurak, Kalifornian 50ko hamarkadaren amaieran bere aiton-amonak ireki zuten Folk Music Center ospetsuan.

Denon artean ezaguna da  anaiarik helduena Ben, abeslaria eta musikaria munduan osoan ospetsua. Ondoren, Joel heldu zen, idazlea eta poeta. Eta azkenik, Peter. Honek eskultura hautatu zuen bere sormena adierazteko, orain dela 20 urte. Peter lanbidez artista bisuala, baita unibertsitate irakaslea ere, baina inoiz ez du alde batera utzi musikarekiko maitasuna.

Bere lehen kontzertuak Frantzian eskaini zituen 2016ko udaberrian. Konpainia gisa bere gitarra baino ez izanda. Araketa eta abentura bat aldi berean. Hain arrakastatsua izan zen esperientzia, bere diskoaren Europar edizio bat argitaratzea eta bere musika aurki zezakeen jende guztiarekin partekatzea erabaki zuela. Peter Harper prest dago entzuleria liluratzeko bere ahots epelarekin, lau hariko gitarrarekin, bere ukelelearekin eta bere onberatasunarekin, gu berotzeaz gainera, gogoraraziko digu badaudela mundu honetan haietan sinestea merezi duten gauza politak.