AKREDITAZIOAK

Mundaka Festivalak 2016ko ediziorako prentsa akreditazioak eskatzeko epea irekia mantenduko du uztaileko 15era arte.

Mundaka Festival 2016-ren estaldura egiteko derrigorrezkoa izango da jaialdiari buruzko aurretiko informazioa argitaratzea akreditazioa eskatzen duen komunikabidean. Web orrialdeko eskaera-inprimakiaz gain, akreditazioa bideratzeko beharrezkoa da ondorengo informazioa eranstea, e-mail bidez comunicacion@mundakafestival.eus helbidera bidaliz.

–   Akreditazioa lortuko duten pertsonen KOMUNIKABIDEA, IZENA eta NANa, baita jaialdian burutuko duten lana ere (erreportajeak, estaldura, grabazioa, elkarrizketak…).

–  Jaialdiari buruzko informazioa argitaratu izanaren froga komunikabide bakoitzaren euskarriaren arabera (linkak, audioak, pdf…).

– 10 egunen buruan, jaialdiaren organizazioaren aldetik onartutako eskaeren zenbakiak argitaratuko dira www.mundakafestival.eus atariaren prentsa atalean.

Dena den, akreditazioak ez du bermatzen argazkilari zein telebista horiek jaialdiaren kontzertu guztiak fotografiatzeko edo filmatzeko baimena izatea, talde bakoitzak horri dagokionez bere arau eta akreditazioak bait ditu.

GARRANTZIZKOA: Ez ezazu galdu zure eskaera zenbakia. Bestela, ezin izango duzu jakin akreditazio lortu duzun ala  ez. Zure eskaera ukatua izatekotan, ez da errekurritzeko aukerarik egongo.

Akreditazio guztiak onartuta