Taldeak

Quique Gonzalez & Los Detectives

Quique Gonzalez madrildarra berriro igoko da eszenatoki batera, beti egon nahi izan duen lekura. Los Detectives-ekin batera egingo du, beraiekin batera doan taldearen izenpean. Eduardo Ortega, Eduardo Olmedo, José María «Pepo» López, Alejandro Climent «Boli» eta David «Chuches». Helburua bere diska barriaren abestiak aurkeztea izango da, hamargarrena, Me mata si me necesitas.

Horrela heltzen da Quique 2016. urtera, tresna guztiak hartu eta bere abesti berriak defendatzeko. Azkenean, Brian Jones-ek esaten zuen bezala, «Galdu zure ametsak eta azkenean zure burua galduko duzu». Eta Quique Gonzalez-i amesteko asko geratzen zaio.