Taldeak

Seiurte

Seiurte 1997an Berriz-en sortutako taldea da eta Iokin Elortza-k (kitarra eta ahotsa), Ekain Elortza-k (bateria), Julen Oarbeaskoa-k (baxua) eta Iñaki Elortza-k (kitarra) osatzen dute.

2002. urtean oihartzun haundia lortu zuten “Gaztea” irratiko maketa lehiaketa irabazi zutenean, eta handik gutxira, Metak diskoetxeak, beraien lehenengo diskoa kaleratzeko aukera eman zien, “Bapatean” (Metak-2003).

Hortik aurrera, estudioko beste bost disko kaleratu eta ehunka kontzertu eman ditu taldeak, bai Euskal Herrian, baita Euskal Herritik kanpo ere, beti kritika bikainak lortuz.

Hasieran beraien musika pop-rocketik gertu bazebilen, gaur egun power-pop eta indie-rockean murgiltzen da.

Aurten, taldearen hogeigarren urteurrena ospatzeko, kantu berezi bat kaleratu dute Morgan talde Madrildarrarekin batera, eta ospakizun horien barnean, Mundaka Festival-ean ere izango ditugu gurekin.