Taldeak

The Mani-las

Mariana Pérezek, Olaia Bloomek eta Maika Makovskik osatzen dute The Mani-las, zeineak martxa frenetikoa eta jarrera sutsua dituen 2:30eko abestiekin bat musikaren egoerara heldu den rock and roll talde berri eta harrigarria. Abesteko nahia sortzen duten doinuak eta koruak, ukabilkada bat bezain zuzena den errepertorioa eta dibertsio ugari, pijama-festa bat balitz bezala, dira power trio honen osagaiak Frankenstein berari ere azkoinak hausteko.

Taldea 2017an sortu zen ia halabeharrez, Maika eta Olaia Manilan topatu zirenean kontzertu bat emateko. Itzultzean, He´s got the Power (jatorriz The Exciters taldearena) singlea grabatzea erabaki zuten. Horretarako, Mariana deitu eta power trio hau osatu zuten, gaur egun beharrezkoa dena oso. Ordutik ona, estudioan sartu dira eta udazkenean euren lehenengo bira kementsuari hasiera eman zioten.

Mariana Pérez -Sonic Trash, Rubia eta Cora Bloom taldeetakoa- bateriaren aurre dago; Olaia Bloom -Las Culebras eta Cora Bloom taldetakoa- gitarraren arduraduna da; eta Maika Makovski abeslari eta aktoreak ahotsa eta baxua jartzen ditu. Batera, ziur punk rock, rock and roll, art rock… erritmoekin edo sortzen denarekin hunkiaraziko gaituztela.