Taldeak

The Rad Trads

The Rad Trads New Yorkeko zuzeneko talderik entretenigarrienen ospea lortu dute denbora gutxian. Musika amerikarraren influentziak dituen estilo desberdina, taldea hiru haize instrumentu indartsuez, erritmo oinarri sendoaz eta lau ahots nagusiez baliatzen da musika popularraren estiloetatik ibiltzeko, souletik jazzera, swingera, rockera, beti energia biziaz. Energia hori dela eta, The Band-en antza hartzen dute bateria-jotzailea abeslari nagusia bihurtzean, Levon Helm bera balitz bezala, edo New Orleanseko Preservation Hall Jazz Band- aren antza Misissippiko deltak haietaz jabetzen denean eta brass band batean bihurtzen direnean.

Hainbat jaialdietan kartel buru izan dira: Atlanta Jazzen, Rochester Jazzen, Columbus Jazz & Ribsen, eta Russian River Jazz & Bluesen. Tom Jones, Charles Bradley, Taj Mahal, Buddy Guy eta The Lone Bellow artisten hasierako talde izan dira eta arrakastarekin eman dituzte kontzertuak Europan, Malasian eta Estatu Batuetan. Lee Fields & The Expressions edo St. Paul & The Broken Bones taldeetan aritzen diren musikariak aurkitzen ditugu bere kideen artean. Dibertsioa eta erritmo nekaezina ziurtatuak.