Taldeak

Zea Mays

2017an 20 urte beteko dira Zea Mays talde bilbotarra sortu zenetik. Gure arteko harremanak eta kontsumitzeko ohiturak aldatu dituzten berrikuntza teknologiko anitzek markatutako bi hamarraldi, berehalakotasunaren eta iragankortasunaren diktadura ezartzeko ere balio izan dutenak. Lasterketa teknologiko honek musikaren industrian ere izan du eraginik.

Zea Mays-ek, oinak lurrean mantenduta, garai berrietara moldatzen jakin izan du, euren publikoa handitzeko gai izan dira oztopo idiomatikoak saihestuta eta edozein artistaren erronka handiena gaindituta: disko berri bakoitzarekin zale gazteak euren entzuleriara gehituta. Harro egoteko arrazoiak dira. Eta horixe bera da, hain zuzen ere, Zea Mays-en estudioko zortzigarren diskoaren izena: ‘Harro’. Dave M. Allen ingelesak (2013ko ‘Da’ euren aurreko diskoan ere lan egindakoa) ekoiztutako hamabost abesti berri. Allen The Cure-en disko onenetariko batzuen arduraduna da; new wave, synth pop eta rock gotikoaren ekoizle nabarmenenetarikoa, Depeche Mode, The Sisters Of Mercy edo The Human League bezalako taldeekin lan egindakoa; baita Neneh Cherry-ren estreinaldia suposatu zuen ‘Man’ disko zoragarriaren ekoizlea ere.

Zea Mays-ek, oroimen ona landuta, inori ukondokorik eman gabe trenera igotzen jakin du. Honegatik guztiagatik harro egoteko arrazoi asko dauzkate. Eta gu, beraietaz. Zuetaz HARRO.